Buxadurak libratzen espezialistak gara. Buxadurek eragiten dituzten arazo guztiak konpontzen ditugu. Horretarako, eskarmentu eta prestakuntza handiko profesionalak ditugu. Ekiporik modernoenak eta presio handiko makinak erabiltzen ditugu libratze lan konplexuenetarako (besteak beste, leku hauetan gerta daitezkeen arazoetarako: enpresetan, saltokietan, hoteletan, udaletan, ikastetxeetan, institutuetan, elkarteetan eta banakako etxebizitzetan), eta makina eraginkor txikiagoak (libragailu autonomoak) etxeetan egin beharreko libratze lanetarako.
Azken teknologiako TB kamerak, sinpleak, erosoak eta potentzial handikoak. Hoditeri sarea barrutik bistaratzeko eta grabatzeko TB kamerak. Sistema horri esker sarearen egoera egiaztatu, sor litezkeen arazoak atzeman eta arazoak are azkarrago konpon ditzakegu, eta, jakina, kostu txikiagoan. Labur esanda, diagnostiko bikaina eta erabakigarria ematea ahalbidetzen duen zerbitzu bat.
Ezkutuko kutxatilak eta kanalizazioak aurkitzeko sistemak. Zerbitzu ezin hobea da, eta oso erosoa. Gainera, sistema hau ezinbestekoa da arazoa zuzenean (bestelako kalterik eragin gabe) eta dirutza handirik gastatu gabe konpondu nahi denean. Gure ikuskapen sistemaren bidez, zure hoditeriaren barneko arazoa zein den ikusi, aurkitu eta laster batean konponduko dugu (pitzadurak, sustraiak, objektuak, etab.).
Erretenak garbitzeko, denbora luzez irauteko eta konpontzeko metodo berriak ditugu, horretan ere aritzen baikara enpresa sortu genuenetik. Teilatuko ura biltzeko sistema nagusiak dira erretenak; teilatuan erortzen den ura desbideratzeko eta modu ordenatuan husteko diseinatuta daude. Teilatuetan erretenik egongo ez balitz, bertatik ur zaparradak jausiko lirateke eta zaila litzateke ur hori guztia hustea. Beraz, erretenak garbitzea arazo asko ekiditeko modu erraz bat da.
Mantentze lanen zerbitzua eskaintzen dugu, bizilagun elkarteetan, lokaletan, gastronomia elkarteetan, tabernetan, enpresa txikietan, ikastetxe eta institutuetan, banakako etxebizitzetan, udaletan eta beste hainbat lekutan. Prebentziorako mantentze lanetarako kontratuak ere egiten ditugu, norberaren beharretara egokituak. Izan ere, prebentzioak ongizatea, lasaitasuna eta dirua aurreztea ekarriko du epe motzean.
Ponpaketa txikietarako berariaz diseinatutako motoponpak; ura garajeetatik, tailerretatik, igogailuetatik, etxebizitzetatik, urmaeletatik, eta abarretik ateratzeko egokiak. Makina hauek aproposak dira gogaikarriak eta desatseginak izanik ere konponbide erraza duten arazo txikiei aurre egiteko.
Zenbaitetan, lan bat egin ondoren, gauza jakin bat konpondu beharra dagoela edo urratutako zati bat aldatu behar dela ikusten dugu. Tresna sanitarioen muntaketa, jarioak, berogailuak...
Gure lana oso-osorik eta eraginkortasunez egiten dugu.